BIDAI KONTAKIZUNA
BIDAI KONTAKIZUNA
Duela bi urteko udan Portugal aldera joan nintzen nire familiarekin. Egia esan, nik ez nuen joateko gogo askorik, nire herriko festak baitziren eta oso parranda zalea naizenez hemen gelditu nahi nuen, baina gurasoek ez zidaten utzi eta beraiekin joan behar izan nuen. Autoz joan ginen, Portugalera joan eta ez genuelako beti hiri berdinean egon behar, ahal genuen guztia ezagutu nahi genuelako. Hasi ginen bada gure bidaia, ez zen batere motza, ordu batzuk baziren eta autoz. Lehenengo bi orduak lo pasa nituen, Aiako festetako parranden ondorioz. Baina bi ordu lo eginda ere oso luzea egin zitzaidan. Zortzi ordu egin genituen, Portugal eta Espainiako mugan dagoen herri handi batera iristeko.
Bertan, gau bat pasa ondoren, Lisboa aldera abiatu ginen. Lisboa Portugaleko hiriburua da, eta bertako hiririk jendeztatuena. Oso polita iruditu zitzaidan Lisboa, batez-ere bertan dagoen zubi luzea, Lisboa bi zatitan banatzen duena. Zubi hori bertatik Tajo ibai handia pasatzen delako dago.
Handik lau egunetara, berriz ere autoa hartu eta Oportora joan ginen. Oporto politagoa iruditu zitzaidan, txikiagoa, zaharragoa eta xarma berezi bat zuelako. Bertan, Oportoko ardotegi famatuak bisitatu genituen. Hemen ere ibai batek banatzen du Oporto, baina hemengoa txikiagoa da.
Agur esan genion Oportori eta Portugali eta ongi etorria eman genion Asturiasi. Bertan beste hiru egun pasa genituen, mendi ibilaldiak egiten eta gazta jan eta sagardoa edanez.
Behingoz abiatu ginen etxealdera, nahiko opor luze hauen ondoren. Dagoeneko etxera joan eta nire lagunak ikusteko gogoa nuen. Azkar asko pasa zitzaidan etxera etortzeko bidaia, oraingoan Asturiasetik abiatu ginen eta.
Bueno nahiz eta gogo askorekin ez joan oso ondo pasa nuen opor hauetan eta esperientzia hau berrz errepikatuko nuke. Aurten ere ez naiz oso gustura joango oporretara amak eraman egin nahi dit Andaluzia aldera eta berriz ere Aiako festak galtzeko arriskuan nago. Ea lortzen dudan ama konbentzitzea.
Joanes Zendoia